Anaitasuna eta solidaritatea
Anaitasuna berriro ere solidaritate ekintza bat babesteko prest agertu da, maiatzaren hasieran herriko plazan egingo diren ekintzak sustatuz
Urriaren 8an Eibar eta Osasunaren arteko lagunarteko partida antolatu zen Txerloian, eta partida hark alderdi solidarioa edo benefiko nabarmena izan zuen. Sarreren dirua Gazteak eta Garapena taldeak jaso zuen, Beningo kaleko umeen alde laguntzen duten proiektua indartzeko.
Orain, maiatzaren 9an, Anaitasunak herriko plazan antolatutako karpa erabili ahal izango du Alai Batzak, Beningo kaleko umeen alde egiten dituen jolas eta ekintza solidarioak kokatzeko. Maiatzeko lehen astean ekimen ugari egingo dira plazan kokatuko den karpan, Anaitasuna eta beste herriko erakunde batzuen laguntzaz. Hilaren 9an, larunbatean Gazteak eta Garapenak "Pintxo solidarioa" antolatu du udaletxeko arkupetan eta Alai Batzak jolas eta ekintza solidarioak egingo ditu plazako karpan, Anaitasunaren gonbitea jasoz.
Anaitasuna Futbol Taldea solidaritatearen alde agertu da berriro ere. Kirol talde honek zerbitzu osoa eskaini nahi dio Azkoitiko herriari eta gazteriari, giza balore positiboenak era bikainean landuz.