Irunerako zerrenda (Larunbata, 15:30)

Anaitasunak bihar Irunen izango du hitzordua. Pasa den astean etxean erakutsitako itxura txarrari buelta eman eta zelai zail batean hiru puntuak eskuratzea izango helburu. Aurrean Real Union izango dute Aitor Iturberenek. Hamaikagarren postuan dira irundarrak 36 punturekin eta liga amaiera honetan arazoetan sartu aurretik heldu nahi diote mailari.

Anaitasunak azken asteetako beherakadari erantzuna eman eta itxura hobetzeko aukera ezinhobea du bihar. Azken bederatzi jardunaldietatik bakarra irabazita dira gorrixek eta egoera honi buelta emateko hiru lan saio burutu dituzte. Honez gain aipatu jokalari askoren hutsunea izango duela Iturbe entrenatzaileak. Joritz Badiolak esaterako belaunean min hartuta entrenamendua utzi behar izan zuen asteazkenean eta Mikel Aramendi eta Iraitz Korta ere arazoekin direnez, ez dira Irunen jokatzeko moduan izango. Min hartutakoez gain, pasa den asteko deialditik aldaketak izango dira bihar Irunen. Kaiet atezaina, Alex eta Iker Pastrianen ordez, Godoy, Landa eta Ander Rementeria atezain eibartarra sartu dira deialdian. Azken hau aste honetan batu da Anaitasunara Eibarrekin Jubenilen Ohorezko Mailari eustea lortu ostean.

Hemen zerrenda osoa:

Atezainak: Asti, Rementeria

Atzelariak: Godoy, Zulaika, Zialtzeta, Tomao

Erdilariak: Unai, Agirre, Landa, Beitia, M. Pastrian, I. Arzalluz, Elorza

Aurrelariak: M. Arzalluz, Ander, A. Pastrian, Mendizabal