Ostadarren aurkako partidarako deialdia (igandea, 16:30)

Ostegunean Aretxabaletatik punturik batu gabe itzuli zen etxera Ohorezko mailako taldea. Jada bigarren postura iristea ezinezkoa ez bada oso zail jarri zaio, baina aurrera egin beharrean aurkitzen da Aitor Iturberen taldea. Bederatzi partida gelditzen zaizkio taldeari denboraldia aho zapore onarekin amaitzeko.

Ostadarren aurkako partida prestatzeko lan saio bakarra egin dute, gaurkoa, eta entrenamenduaren ostean eman du entrenatzaileak partidarako zerrenda. Ostegunek deialditik bi aldaketa. Alex eta IƱigo Arzalluz ez dira partidarako prest izango. Beraien ordez, Aramendi eta Ioritz Mendizabal sartu ditu Iturbe entrenatzaileak.

Hona zerrenda osoa:

Atezainak: Asti, Kaiet

Atzelariak: Zulaika, Godoy, Tomao, Joritz Badiola, Zialtzeta

Erdilariak: Unai, Agirre, Aramendi, Elorza, Beitia, M. Pastrian

Aurrelariak: I. Pastrian, A. Pastrian, Ander, M.Arzalluz, I. Mendizabal