Aste Santuetan ere futbol Kanpusa izango da

Apirilaren 7an hasi eta 10ean amaituko da Sasoiko Ongizate Zentroak antolatutako futbol Kanpusa

Gabonetan egin bezala, Sasoiko Ongizate Zentroak Aste Santuetako oporraldirako futbol kanpusa antolatu du. 2006ean jaiotako neska-mutilei zuzendua izango da eta lan saioak apirilaren 7an hasiko dira eta 10ean amaitu. Goizeko 10etan hasita, bi orduko entrenamenduak egingo dira San Juan futbol zelaiko instalazioetan.

sasoiko

Sasoikok bigarren futbol kanpusa antolatu du Aste Santuetarako

Entrenamendu horietan Sasoikok hainbat ezaugarri lantzea espero du: bakarkako zein taldekako lana, eramate, kontrol, pase, dribling eta errematerako ariketak, atezainentzako egokitutako ariketak, guztia C. D. Anaitasunak erabiltzen duen metodologiarekin batera. Horretarako, esperientzia handiko eta tituludun entrenatzaile eta begiraleak prestatu ditu Sasoikok.

Izena emateko epea irekita dago Yoko Kirol Dendan, eta apirilaren 1era arte luzatuko da. Lehen kanpusean bezala, izen-emateak oraingoan ere 50€-ko balioa du eta interesatuek Rural Kutxan egin beharko dute ordainketa.

Neska-mutilek entrenamenduetara eraman beharrekoa honakoa:

• Entrenatzeko arropa (kamiseta, prakak, galtzerdiak eta xira edo jertsea)
• Tako askoko botak edo entrenatzeko zapatilak
• Aldatzeko arropa
• Eskuoihala

Informazio gehiago, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 677530234 telefono zenbakian