Aretxabaletan arituko da C.D. Anaitasuna (Osteguna, 18:30)
Azken lau partidetan hiru puntu batu ostean, bihar Aretxabaletara joango da Ohorezko mailako taldea. Orain aste batzuk baino hurrunago du bigarren postua, baina bihar berriz ere borrokan sartzeko aukera paregabea izango du Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.
Aretxabaleta ez da hasierako talde beraz, azken aldian asko ari zaio kostatzen irabaztea eta Anaitasunak hori baliatu beharko du Ibarratik zerbait ona ekarri nahi badu. Usurbilen bana berdindu ostean, bi lan saio burutu ditu taldeak, atzo eta gaur. Atzoko entrenamenduak hainbat buruhauste sortu dizkio Aitor Iturberi. BeƱat Landa atzelaria eta Iraitz Korta hegaleko jokalaria ez dira bihar Aretxabaletan jokatzeko moduan egongo, arazo fisikoak baituzte biek ala biek.
Bi hutsune horiez gain Aretxabaletan izango ez direnak Mikel Aramendi eta Ioritz Mendizabal izango dira. Hauen lekua Mikel Pastrianek, Iker Pastrianek, Alex Altolagirrek eta lehen aldiz deialdian sartu den Oier Elorzak hartuko dute.
Hemen zerrenda osoa:
Atezainak: Asti, Kaiet
Atzelariak: Zulaika, Godoy, Tomao, Joritz Badiola, Zialtzeta
Erdilariak: Unai, Agirre, Beitia, M. Pastrian, Alex, Oier Elorza, I. Arzalluz
Aurrelariak: A. Pastrian, M. Arzalluz, Ander, I. Pastrian