Txerloiako eta San Juaneko azpiegituretan hobekuntzak egin dira

Aurreko astean amaitu ziren lanak Txerloiako futbol zelaia inguratzen duen hesi berria jarrita

Hainbat hobekuntza egin dira Txerloiako eta San Juango instalazioetan. Txerloian futbol zelaia inguratzen zuen hesia erorita zegoen alde batetik, zuhaixken pisuak behera bota baitzuen. Hori horrela, berria jartzea erabaki zen Udalaren kolaborazioarekin, eta aurreko astean amaitu ziren lanak.

 

UdalaZuzendaritza

Urrategi Alberdi alkatea eta Jesus Oteiza zinegotzia, Pedro Urdapileta presidentearekin (Argazkia: Joakin Sudupe)

Beste berrikuntza San Juango instalazioetan egin da. Gaurtik aurrera lasaitasun osoz arituko dira jokalariak, bi ateen alboko zutoinak eta kakoak babestea lortu baita. Jokalariak bakarrik ez, C.D. Anaitasunako presidente Pedro Urdapilletaren iritziz, "buruhauste handi bat kendu dugu gainetik, eta honez gain astebururo San Juanera etortzen diren bazkideen nahia, posible izatea lortu dugu. Oso gustora gaude".

SanJuanHarmailak

San Juango harmailetan jarri den metrakilatozko panela (Argazkia: Azkoitiko Udala)

Baina ez da izan egin den hobekuntza bakarra. Eguraldiak laguntzen ez zuenean harmailetako aulkiak busti egiten ziren eta arazoa konpontzeko metrakilatozko panel bat jarri da. Modu honetan ikusleek ere ez dute arazorik izango futbol partidak ikusterako orduan. Bi hobekuntza hauek aurrera pauso handiak izan dira, Urdapilletaren esanetan, "%100ean amaitu gabe zegoen futbol zelaia baitzen San Juangoa".