Usurbilerako zerrenda (Larunbata, 16:00)

Pasa den asteko porrota ahaztu eta beste erronka bat du bihar Anaitasunak. Sailkapeneko azken aurreko postuan den taldea izango dute aurrean azkoitiarrek. Usurbildarren aurka orain arte lortutako garaipenik erosoena lortu zuen Anaitasunak, ordukoan 5-0 amaitu zen partida Txerloian.

Biharkoa ordea beste era bateko partida izango da, bi taldeek asko baitute jokoan. Anaitasunak beste bolada on bat hasi nahi du Usurbilen, bigarren postua lortzera eramango duen bolada hain zuzen. Biharko partida prestatzeko hiru lan saio egin dituzte aste honetan eta gaurko entrenamenduaren ostean eman du Aitor Iturbek biharko neurketarako zerrenda. Pasa den asteko deialditik aldaketak izan dira. Josu Godoyk partida bateko zigorra beste ostean, Alex Altolagirreren lekua hartuko du. Beste aldaketa aurreko posizioetan. Iker Pastrianen ordez, bere lehengusu Ander Pastrian sartu du deialdian entrenatzaileak.

Hemen zerrenda osoa:

Atezainak: Asti, Kaiet

Atzelariak: Godoy, Zulaika, Tomao, Joritz Badiola, Zialtzeta, Landa

Erdilariak: Agirre, Unai, Beitia, IƱigo Arzalluz, Iraitz, Aramendi

Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Ioritz Mendizabal, Ander Arabaolaza, Ander Pastrian