Liderrari bisita (Larunbata, 16:30)
Sailkapeneko lehenari egingo dio bisita bihar Anaitasunak, Ondarroako Aurrerari hain zuzen. Aretxabaletan porrota jaso zutenetik sei garaipen daramatzate bizkaitarrek jarraian eta Anaitasuna bolada on hori mozten saiatuko da bihar arratsaldeko 16:30etatik aurrera Zaldupen jokatuko den jardunaldiko partidarik berezienean.
Anaitasunak, berriz, hamar partida daramatza porrotik jaso gabe, nahiz eta azkeneko bi partidetan ez duen lortu hiru puntuak batzea. Partida zaila izango da biharkoa eta neurketa prestatzeko hiru lan saio osatu ditu taldeak aste honetan. Gaur egin dute azkena, eta entrenamenduaren ostean eman du Aitor Iturbe entrenatzaileak Ondarroarako zerrenda.
Mikel Arzalluz baloia babesten Ondarroako jokalari baten aurrean
Zarautzen aurkako partidarako deitu zituen hamazortzi gizonetatik bat aldatu beharra izan du entrenatzaileak. Godoyk txartel gorria jaso zuen pasa den astean Txerloian, eta ezinbestez partida bateko zigorra bete beharko du. Bere lekua Iker Pastrianek hartuko du. Legazpiko aurrelariak azken bi partidak galdu ditu eta bihar itzuliko da deialdira.
Hona hemen zerrenda osoa:
Atezainak: Asti, Kaiet
Atzelariak: Zulaika, Tomao, Joritz Badiola, Zialtzeta, Landa
Erdilariak: Agirre, Unai, Beitia, IƱigo Arzalluz, Iraitz, Aramendi, Alex
Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Ioritz Mendizabal, Ander Arabaolaza, Iker Pastrian