Harrobiaren emaitzak asteburuan
Bost garaipen, bost porrot eta berdinketa bat Anaitasunak pasa den asteburuan. Kadete eta infantil mailen artean lortu ziren bost garaipenak eta porrotik mingarrienak beharrik handiena duten taldeek jaso zituzten, Preferenteek eta jubenilek .
Preferente Maila
Amaikak Bat | 3 |
Anaitasuna CD | 0 |
Larunbat arratsaldez jokatutako partidan, Amaikak Bat nagusi
Ondo ekin zioten partidari Preferenteek, eta lehen zatiko lehen minutuetan nagusitasuna erakutsi zuten berdegunean. Nagusitasun hori ordea Amaikak Bat taldearen aldera hasi zen erortzen pixkanaka, eta lehen zatia amaitu aurretik markagailuan aurrea hartuko zuteen.
Bigarren zatian ere Amaikak Batek nagusitasunari heldu zion nahiz eta gizon bat galdu zuen. Bazirudien Anaitasunak puntu bat bederen lortzeko aukerak izango zuela Deban, baina Amaikak Batek berehala kontraeraso batean bigarren gola lortuko zuen. Jokaldi honen ostean zapuztu ziren Anaitasunaren asmo guztiak. Partida amaitzeko minutu gutxiren falta hirugarren eta azken gola lortu zuten.
Datorren asten hil ala biziko partida izango dute San Juanen Ikasberriren aurkako derbian.
Jubenil Nazionala
Santutxu | 5 |
Anaitasuna CD | 0 |
Igande arratsaldean burua makurtu behar izan zuten jubenilek sailkapeneko liderraren aurrean.
Porrot gogorra jaso zuten Mikel Arregi eta German Zabaletaren mutilek. Partida hasiera orekatua izan zen, baina 12. minutuan arratsaldeko lehen gola lortu zuen Santutxuk. Handik minutu gutxira, berriz ere atzelarien bizkarra hartuta bigarren gola egin zuten bilbotarrek eta honen ondorioz nabarmen egin zuen behera Anaitasunak. Lehen zatia amaitu bitartean nagusi izan zen Mallonako berdegunean Santutxu eta 30. minutuan beste gol bat lortu zuten kontraeraso batean. Laugarrena ere gertu izan zuten, baina Alvarok erantzun bikaina eman zion jaurtiketa honi.
Bigarren zatian ildo beretik jarraitu zuen partidak eta gure mutilek baloiarekin gehiago asmatu zuten. Ondoen jokatzen ari zirenen heldu zen ordea Santutxuren laugarren gola. Atezainaren aurrean bakarrik gelditu zen Santutxuko jokalari bat eta ez zuen hutsik egin. Nahiz eta saririk ez lortu, jubenilak gogor saiatu ziren. Partida amaitzeko minutu gutxiren falta penaltiz lortuko zuten bosgarren gola bizkaitarrek.
Datorren jardunaldian Getxo hartuko dute San Juanen.
Ohorezko Kadete mutilak
Anaitasuna CD | 6 |
Aurrera Ondarroa | 0 |
Larunbat arratsaldean garaipen borobila lortu zuten Ohorezko Kadete mutilek
Lehen zatian asko kostatu zitzaien gola sartzea gureei, baina atsedenaldira bi goleko errentarekin iritsi ziren Borja Rocha eta Gorka Zubizarretaren mutilak.
Hortik aurrera asko erraztu zitzaien partida eta ez zuten arazorik izan sailkapeneko azkena mendean hartzeko.
Goleatzaileak: Joanes Calvo, Ekain Andueza, Iosu Conde, Mikel Zubizarreta, Andoni Juaristi eta Julen Aldalur.
Datorren astean Arrasaten arituko dira Ohorezko Kadete mutilak.
Ohorezko Kadete neskak
Anaitasuna CD | 4 |
Arizmendi | 1 |
Igande goizean jokatutako partidaren ostean gora begira dira Ohorezko Kadete neskak.
Partida nahiko ondo hasi zuten gureek, Ainhoak area kanpotik egindako jaurtiketa batean lortuko baitzuen goizeko lehen gola. Nahiz eta aukera gehiago izan, emaitza bat eta hutsekoa izan zen lehen zatiaren amaieran.
Bigarren zatiaren hasieran Arizmendi berdinketa lortu zuen eta bazirudien partida orekatua izango zela ordutik aurrerako partida. Berriz ere Ainhoa agertu zen eta falta jaurtiketa baten ondorioz etxeko taldeak aurrea hartu zuen berriz ere. Irantzuk egin zuen hirugarren gola eta laugarren eta behin betiko azken gola Maddik, area kanpotik egindako falta jaurtiketa batean.
Datorren astean Tolosan arituko dira Ohorezko Kadete neskak.
Kadeteen 1go Maila
Aretxabaleta | 2 |
Anaitasuna CD | 1 |
Larunbat goizean jokatutako partidan, beste porrot bat jaso zuten kadeteek.
Aretxabaletak hobeto ekin zion partidari, baloi jabetza luzeak eginez. Kontraerasoak baliatu zituzten bi taldeek aurkarien aurrean arriskua sortzeko. Geldikako jokaldi batean, 20. minutuan, egin zuen Aretxabaletak partidako lehen gola eta atsedenaldira bitartean ere aretxabaletarrek jarraitu zuen partida kontrolatzen.
Atsedenalditik bueltan bi eta hutsekoa egin zuen Aretxabaletak, kontraeraso batean. Bigarren golaren ostean, partida asko berdindu zen eta bi taldeek izan zituzten aukerak, nahiz eta Aretxabaletak zuen baloi jabetza handiagoa. Amaitzeko 10 minuturen falta egin zuen Emmanuel Guerrak penaltiz Anaitasunaren gola. Berdintzeko aukeraren bat edo beste ere izan zuten Aitor Azpitarte eta Xabier Andreuren mutilek baina ezerezean gelditu ziren.
Hurrengo jardunaldiko partida Hondarribian izango dute.
Infantilen 1go Maila
Ikasberri | 0 |
Anaitasuna CD | 4 |
Larunbat arratsaldean garaile atera ziren infantilak Ikasberriren aurkako derbian.
Partida hasiera ona izan zuten gureek eta nagusi izan ziren partida guztian zehar. Bi gol ere egin zituzten infantilek, baina epaileak jokoz kanpoko posizioan egindako golak zirela adierazi zuen bi jokaldietan. Hurrengo minutuetan lortu zuen gola egitea Anaitasunak eta golaren ostean ere nagusi izan ziren Garmendipeko zelaian. Atsedenaldirs iritsi aurretik korner jokaldi batean bigarren gola egin zuten infantilek, baina albiste txar bat ere jaso zuen taldeak. Marat Garatek gaizki ezarri zuen oina lurrean, eta peronea hautsi eta tibia lekuz mugitu ostean ospitalera eraman zuten.
Bigarren zatian kolorerik ez zen izan berdegunean. Nagusi izan zen Anaitasuna eta aukera batzuk ere izan zituzten. Amaiera aldera arte ez zituzten beste bi golak lortu. Ondo ekin diote beraz Kopako faseko lehen partidari.
Hurrengo astean atsedena izango dute Infantilen 1go mailako mutilek.
Infantil Txiki
Anaitasuna CD | 2 |
Beti Ona | 1 |
Larunbat goizez jokatutako partidan nagusi izan zen Anaitasuna eta ondorioz lehenengo postuan amaitu du lehenengo fasea
Aukera gutxiko partida izan zen. Laster hartu zuen aurrea etxeko partidak, seigarren minutuak Sunahi Subinasek egin baitzuen gola. Beti Onak taldea behin iritsi zen area ingurura eta jokaldi horretan lortu zuen gola. Atsedenaldira iristeko minutu bat falta zela atzelarien bizkarrera pasea egin eta atezainaren goitik egindako jaurtiketatik etorri zen errenteriarren gola.
Bigarren zatian, lehen zatian bezala, azkar hartu zuen aurrea Anaitasunak Ander Matasen golari eskeri. Gol hau eta gero, Anaitasuna izan zen neurketan nagusi eta erasokor agertu zen Beti Onak taldearen aurrean. Errenteriarrek bi kontraeraso aipagarri egin zituzten arren ez zuten berdintzerik lortu. Gainera, 15 minuturen falta kanpotarren jokalari batek min hartu zuen eta aldaketa guztiak eginak zituenez, 10 jokalarirekin amaitu zuen partida.
Infantil Neskak A
Amaikak Bat | 2 |
Anaitasuna CD | 8 |
Larunbat goizean Deban Amaikak Bat taldearen aurka jokatu zuten gure neskak. Partida ona eginez, garaipena eskuratu zuten
Galtzen hasi ziren Infantil neskak Deban, baina azkar erreakzionatu zuten gureek eta lehen zatia amaitzerako bat eta bi ziren aurretik.
Bigarren zatian, joku ona erakutsi zuen Anaitasunak eta lau gol egin ostean 1-6 amaitu zen. Hirugarren eta azken zatian, markagailuak erakusten zuen aldea baliatuz, lasaitasun handiz jokatu zuen Anaitasunak, jokaldi politak burutz eta 2-8 amaitu zen norgehiagoka.
Golegileak: Jone (3), Nahia (2), Ihintza (1), Maria J. (1) eta Intza (1)
Datorren jardunaldian Oiartzun hartuko dute San Juanen.
Infantil Neskak B
Mutriku | 5 |
Anaitasuna CD | 1 |
Larunbat goizean jokatutako partidan ez zuten Kopako bigarren garaipena lortzerik izan infantil neskek.
Partida lehiatua espero ze eta hala izan zen markagailuak kontrakoa dioen arren. Lehenengo bi zatiak estuak izan ziren eta 5. minutuan Mutrikuko atezainak egindako huts bat baliatu zuen Ziharak Anaitasuna aurretik jartzeko. Lehen zatiaren erdi aldera bedindu zuen partida Mutrikuk. Bigarren zatia ere antzerakoa izan zen, baina akats batzuen ostean bi gol egitea lortu zuen Mutrikuk.
Azkeneko zatian mutrikuarrak nagusi izan ziren San Miguelko zelaian, baina Anaitasunak aldea murrizteko aukera izan zuen. Ziharari penaltia egin zioten, baina Maitanek ez zuen asmatu penaltian. Aldea murriztetik aldea handitzera pasatu zen Mutriku beste bi gol eginez .
Alebin Errendimendua
Urola | 4 |
Anaitasuna CD | 1 |
Igandea goizean galdu egin zuten alebinek Kopako bigarren partida.
Lehenengo zatian bi eta huts jarri ziren aurretik zumarragarrak, hein handi batean Urolak partida irabazteko jarrera hobeagoa erakutsi zuelako.
Bigarrenenan, ordea, gauzak beste aldera aldatu ziren eta Anaitasuna nagusi izan zen. Aukera asko egin zituzten alebinek, baina gol batekin konformatu behar izan zuten. Gola Julen Goenagak egin zuen konrer aldaratze bat baliatuz. Urolak beste bi gol egin eta 4-1 amaitu zen norgehiagoka.
Datorren astean Lazkao hartuko dute San Juanen.
Alebin parte-hartzea
Arrasate | 1 |
Anaitasuna CD | 1 |
Igande goizean Arrasaten berdinketa lortu zuten alebinek.
Partida orekatua izan zen. Lehengo zatia amaitzera zihoala Arrasatek egin zuen gola atezainaren huts bat baliatuz. Bigarren zatian partida kaskarra ikusi zen, aukerarik ere ez zen egon ia. Azkeneko zatian, berriz, erasora joan zen Anaitasuna bi atzelari jarrita eta aldaketa fruituak eman zituen. Kontraeraso batean Ebertek berdinketaren gola egin baitzuen. Amaieran irabazten saiatu ziren arren berdinketarekin itzuli ziren Azkoitira.