Zarautz hartzeko deialdia (Igandea, 17:00)
Txerloian Zarautz izango du aurrean igandean Ohorezko Mailako taldeak. Neurketa gogorrak eginak dira bi talde hauek historian zehar. Gaur ordea oso egoera desberdinean dira. Gureak igoera postuei begira diren bitartean, Zarautz jaitsiera postuetatik aldendu nahian ari da azkenaldian. Zarautzen 1-1 berdindu zuten baina orduko Anaitasuna eta gaurkoa oso desberdinak dira.
Gaur egin dute asteko azken lan saioa eta hor ikusitakoaren arabera osatu du Aitor Iturbe entrenatzaileak iganderako zerrenda. Hemen zerrenda osoa:
Atezainak: Asti, Kaiet
Atzelariak; Godoy, Zulaika, Tomao, Joritz Badiola, Zialtzeta, Landa
Erdilariak: Agirre, Unai, Beitia, IƱigo Arzalluz, Iraitz, Aramendi, Alex
Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Ioritz Mendizabal, Ander Arabaolaza