Martutenerako deialdia (Larunbata, 17:30)
Bateko elurragatik eta besteko Federazioaren grebarengatik, bi asteko atsedenaldia izan du Anaitasunak. Donostian, Martutenen arituko dira Ohorezko Mailakoak biha eta orain arte goiko postuetan egon den taldea da Martutene. Azken lau partidetan hiru berdinketa lortu eta bat galdu ostean, sailkapenean behera egin du baina partida zaila izango da biharkoa. Aurrekari garbia dute azkoitiarrek, izan eren Martutenek Txerloian 0-1 irabazi zuen.
Anaitasunak bere aldetik, azken zortzi partidetan bezala puntuak batzen jarraitu nahi du. Aurrera Ondarroa eta Aretxabaletaren atzetik jarraitzeko, garrantzitsua izango da etxetik kanpo puntuak batzea. Partida horretarako Aitor Iturbek min hartutako Xuban Badiola atezainaren hutsunea izango du. Meniskoan min hartu du atezain gazteak eta bere ordez Kaiet elgoibartarra sartu da deialdian. Iker Pastrian eta Ander Pastrian ere ez dira bihar Martutenen izango. Hauen lekua, Markel Eskurtza eta Iraitz Kortak hartuko dute. Markel itzuli oso bat egon da deialdian sartu gabe eta hainbat lesio izan ostean bihar berriz ere jokatzeko prest izango da atzelaria.
Hemen zerrenda osoa:
Atezainak: Asti, Kaiet
Atzelariak: Godoy, Zulaika, Tomao, Ioritz Badiola, Zialtzeta, Landa, Markel
Erdilariak: Unai, Agirre, Aramendi, IƱigo Arzalluz, Beitia, Iraitz
Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Ander, Mendizabal