Harrobiaren azken emaitzak
Pasa den asteburuan orain bi aste elurragatik bertan behera gelditutako partidak jolastu ziren. Preferenteek, Infantilen 1. mailakoek eta Infantil Txiki taldeek zituzten patidak. Garaipen bat batu da eta bi porrot jaso jaso, biak infantiletan. Iker Epelde "Txorrote"-ren eta IƱigo Soraluceren mutilak Aretxabaletan aritu ziren, eta denboraldiko bigarren garaipena batu zuten Ibarrako futbol zelaian.
Preferente Maila
Aretxabaleta | 1 |
Anaitasuna CD | 2 |
Larunbat arratsaldez Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian jokatutako partidan, denboraldiko bigarren garaipena batu zuen Anaitasunak
Partidari gaizki ekin zioten Preferenteek, lehen minutuetan penaltia baliatuz aurrea hartu zuelako Aretxabaletak. Golaren ostean, baina, partidaren kontrola bereganatu zuten eta golaren bila aritu ziren nahiz eta atsedenaldira bitartean ez zuten golik egin. Gainera, Aretxabaleta gizon bat gutxiagorekin gelditu zen 20. minutuan eta horrek asko baldintzatu zuen partida.
Bigarren zatiari lehen zatian bezalaxe ekin zioten, intentsitate handiz. 10 minutu pasatzerako, Mikel Arzalluzek egindako jokaldi paregabea, Julen Morgadok borobildu zuen. Honen gola eskuadratik zuzen zuzenean sareetara. Partidarene goera ikusita, bigarren golaren bila aritu ziren Preferenteak. Aukerak ere izan zituzten, baina 75. minutura arte ez zen garaipenaren gola iritsiko. Korner jokaldi batean Aitor Zulaikak egindako burukadarekin 3 puntuak batu zituzten. Azken ordulaurdenean sufritzea tokatu zitzaion Anaitasunari eta Kaiet Arcek egindako geldiketei esker eta Aretxabaletak egindako jaurtiketa batek langa jo ostean, sufritutako garaipena lortu zuten Preferenteek.
Datorren astean San Juanen jokatuko dute Getariako Keta liderraren aurka.
Infantilen 1. Maila
Elgoibar | 8 |
Anaitasuna CD | 0 |
Larunbatean Elgoibarren jokatutako partidan, porrot gogorra jaso zuten azkoitiarrek.
Partida oso kaskarra egin zuten Tomas Guenberen mutilek. Zortzi gol jaso zituzten eta horietako lau lehen hamar minutuetan lortu zituzten elgoibartarrek.
Ez zuten asko erakutsi infantilek Elgoibarrera egindako bidaian, eta lehen hamar minutuetan lau gol jaso ostean, burumakur aritu ziren partida osoan zehar. Gauzak horrela, Elgoibarrek garaipen borobila lortu zuen. Beste lau gol egitea ere lortu zuen Elgoibarrek.
Datorren astean Arrasate, sailkapeneko liderra hartuko dute infantilek San Juanen.
Infantil Txiki
Ilintxa | 4 |
Anaitasuna CD | 0 |
Larunbatean Legazpin jokatutako partidan, ez zuten maila ona eman gureek.
Partida kaxkarra egin zuten Infantil Txikiek. Lehenengo gola lehen ordulaurdena iritsi baino lehenago lortu zuten legazpiarrek eta Anaitasunak lehen zati osoan ez zuen jaurtiketarik egin aurkariaren atera. Baloia mantentzeko ere lan asko izan zituzten mutilek. Ilintxak gol gehiago egiteko aukerak ere izan zituen, baina atsedenaldira 1-0 markagailuan. Emaitza ona berdegunean ikusitakoagatik.
Bigarren zatian itxura hobea eman zuten gureek, baina partida berdintzeko itxaropen guztiak zapuztu ziren, berehala lortu baitzuen bigarren gola Ilintxak. Honen ondorioz, talde guztiak egin zuen behera. Partida amaitzeko 15 minuturen faltan, Inharrek taldea berriz ere partidan sartzeko aukera paregabea izan zuen. Ate aurrean baselina egitea pentsatu zuen, baina honen jaurtiketa kanpora joan zen.
Azken 10 minutuetan bi gol gehiago lortu zituzten etxekoek. Lehena area barruko aldaratze batetik, eta bestea urruneko falta jaurtiketa batetik. Futbol gutxi ikusi zen Legazpin. Datorren jardunaldian Pasaian arituko dira Infantil Txikiak, puntu bat gutxiagorekin dira pasaiarrak.