Ortozik Podologia Zentroak promozio berria jarri du martxan
Promozioa Anaitasunako talde guztietako jokalariei dago zuzenduta
Gaurtik aurrera oinetako lehen azterketa doan egiteko aukera izango dute Anaitasunako jokalari guztiek Ortozik Podologia Zentroak luzatutako promozio berri honen bidez.
Lesioak ekiditeko azterketa zehatzak egiten dituzte Ortoziken eta aukera hau izango dute gaurtik aurrera Anaitasunan jokatzen duten neska-mutil guztiek. Honez gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Ione Agirregomezkorta zentroko arduradunak: kiropodologia, azterketa biomekanikoa eta ortopodologia.

Ione Agirregomezkorta Ortozikeko arduraduna, Anaitasunako Markel Eskurtza eta Mikel Barkerori azterketak egiten
Azterketa hau egin nahi dutenek Ortozik Podologia Zentroko telefono zenbakira (943 85 72 67) deitu dezakete edota Ortoziken webgunean aurretiazko zita eskatu.