Asteburuan harrobiak lortutako emaitzak

Asteburu honetan elurra dela eta partida asko bertan behera gelditu dira eta Anaitasunak hiru partida izan ditu soilik, hirurak etxean. Larunbatean Reala izan zuten arerio gureek eta lan ona egin zuten, nahiz eta merezitako fruiturik batzerik ez zuten izan. Ohorezko kadeteak izan ziren lehenak eta markagailuan aurretik izan arren Realak San Juanetik puntu bat ematea lortu zuen. Hauen ostean, Jubenilak.

Jubenilek ere borroka eta lan asko egin zuten denboraldiko lehen garaipena lortzeko, baina Realak hiru puntuak batu zituen. Partida hauekin batera Anaitasunan ibilitako Realeko jokalariak ikusteko aukera ere izan zen, hala nola, Julen Odriozola eta Aritz Aranbarri.

Jubenil Nazionala

Anaitasuna CD 0
Real Sociedad 1

Larunbat arratsaldez jokatutako partidan, Realari puntuak kentzetik oso gertu izan ziren jubenilak.

Neurketa oso txukuna egin zuten jubenilek San Juanen. Hobeto sartu zire partidara donostiarrak eta lehen 20 minutuetan zelaian nagusi izan ziren. Alvaroren atea zulatzerik ez zuten lortu, nahiz eta horretarako aukerak izan zituzten. Ondoren neurketa berdintzen joan zen eta modu horretan iritsi ziren Anaitasunaren aukerak. Bi izan zituzten, Jon Letamendiak eta Xubanek, baina ez zuten asmatu Realaren ate aurrean.Realak, bestalde, geldikako jokaldietan egiten zuen arriskurik gehien.

Bigarren zatia antzera hasi zen, donostiarrak eraman zuten partidaren agintea, baina aukera garbirik ez zuten sortu. Partida amaitzeko 25 minuturen faltan, area barruan gelditu zen baloi solte bat baliatuz iritsi zen arratseko gol bakarra. Hortik aurrera partida gehiago ireki zen eta gertu egon zen bai Realaren bigarren gola eta baita berdinketarena ere, Julen Aramendiren bi aukera garbirekin.

Ez zen bestelakorik gertatu eta huts eta batekoarekin amaitu zen neurketa. Ezin irabaziz jarraitzen dute gure mutilek, baina gogotsu eta lana egiteko dago taldea.

Datorren jardunaldian, Lekeitioren aurka jokatuko dute Mikel Arregi eta German Zabaletaren mutilek.

Kadeteen Ohorezko Maila

Anaitasuna CD 3
Real Sociedad 3

Larunbat arratsaldez jokatutako partidan, berdinketa Realaren aurka

Lehen zatian Anaitasunak nahi zuen gidoia izan zuen partidak. Realaren baloi jabetza kendu eta presio-lana goiko posizioetatik hasita. Modu horretan, Reala eroso ez sentiaraztea lortu zuten kadeteek. Lehen zatia ona izan zen oso Borja Rocha eta Gorka Zubizarretak zuzentzen duten taldearentzat, eta atsedenaldira aurretik joan ziren Joanes Calvok lortutako golari esker.

Bigarren zatiari modu berean ekin zioten eta bigarren gola lortu zuten kadeteek. Berriz ere Joanes Calvok lortu zuten gola. Golaren ostean, Reala hobeto hasi zen jokatzen, baloi jabetza eskuratuz eta Anaitasunaren atean arriskua sortuz. Horrela, lehen gola lortu zuten donostiarrek. Hala ere, etxekoek ez zuten etsi eta berriz ere bi goleko abantaila lortu zuten. 3-1ekoa Iosu Condek egin zuen. Lasaitasunak bultzatuta edo, asko jaitsi zen taldea eta Realak hori baliatu zuen San Juanetik puntu bat emateko.

Jokalariak ordea sekulako jarrera erakutsi zuten eta zorionak eman egindako partidagatik. Edozeini eta edonon min egiteko taldea dute Ohorezko Kadeteek. Datorren astean ez dute partidarik izango, baina hurrengo jardunaldian Oñatira egingo dute bidaia Aloña Mendire aurka lehiatzeko.

Kadeteen 1. Maila

Anaitasuna CD 2
Tolosa 3

Igande arratsaldez jokatutako partida, berdindu izan zen nahiz eta gureek ez zuten punturik lortu

Sailkapenean puntuz berdinduta zegoen Tolosa hartu zuten kadeteek. Lehenengo 20 minutuak onak izan ziren Anaitasunarentzat. Aukera garbirik sortu gabe baino jokoz gehiago zirela erakutsiz hasi zuten partida. Jokoan ezin eta Emmanuel Guerrak area ertzeko falta bat baliatu zuen markagailuan etxekoei abantaila emateko. Golaren ostean Tolosak partida orekatzea lortu zuen, baina ez zuen golik lortu atsedenaldia iritsi aurretik.

Atsedenaren ostean, hobeto hasi zuten partida tolosarrek. 55. minutu inguruan, banakoa jarri zuten markagailuan. Anaitasunak golaren ostean, Tolosaren bi kontraeraso jasan zituen eta modu horretan bi gol lortu zituzten kanpokoek. Bat eta hirukoarekin Anaitasunak amore eman gabe jarraitu zuen saiatzen, nahiz eta zentzu handiegirik gabe jardun zuten. Hala ere, gola egitea lortu zuen bigarren zutoinean Eneko Espinakok. Puntu bat batzeko gol aukera Unai Uzinek izan zuen, baina bere burukada ezerezean gelditu zen.

Porrot gogorra Anaitasunarentzat, baina lanean jarraitu beharrean dira mutilak. Hurrengo astean Lengokoak talde donostiarraren etxean jokatuko dute 1. Mailako Kadeteek.