Partida batzuk bertan behera berriz ere

Gipuzkoako Foru Aldundiak, elurra dela eta, partida batzuk bertan behera uztea erabaki du asteburu honetan. Jokatuko ez diren partidak aurreko astean bezala Infantil mailatik beherakoak dira. Hain zuzen, Infantilen 1. maila, Infantil Txiki, Infantil nesken eta alebinen partidak dira jokatuko ez direnak.

Honez gain, Aretxabaletan jokatzekoak ziren larunbatean Preferente mailakoak eta igandean Ohorezko mailakoak. Aretxabaleta futbol taldeak jakinarazi duenez, partida horiek ere bertan behera geldituko dira azken egunetan egin duen elur kopurua dela eta.

sanjuan

San Juanen ere bota du elurra eta ondorengo orduetan ikusiko da partidak jokatzeko moduan izango diren edo ez

Gauzak horrela, Jubenil Nazionalak eta Kadete mailako partidak dira momentuz jokatuko direnak. Jubenilek Reala hartuko dute larunbatean San Juanen, eta Ohorezko Kadeteek ere Reala hartuko dute. Kadeteen 1. mailakoek, berriz, igandean Tolosaren aurka neurtuko dituzte indarrak.