Bigarren itzuliari ekiteko deialdia (Igandea, 16:30)

Bigarren itzuliari ekingo zaio igandean Txerloian. Elgoibar izango dute aurrean. Sailkapenean 11. dira elgoibartarrak 23 punturekin, Anaitasunak baino 6 gutxiagorekin. Lehen partida hauetan, lehen itzulian bidean galdutako puntuak lortzea eta lehen bi sailkatuei presioa sartzea dute helburu Anaitasunan.

 DSC6783

Asteartean, asteazkenean eta gaur egindako lan saioen ostean, iganderako entrenatzaileak gaur jakinarazi du zerrenda. Aurreko asteko deialditik bi aldaketa. Zulaikaren eta min hartutako Mikel Pastrianen ordez, Tomao eta Zialtzeta sartu dira deialdian. Hemen deialdi osoa:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Godoy, Tomao, Ioritz Badiola, Zialtzeta, Alex, Landa

Erdilariak: Unai, Agirre, Aramendi, Iñigo Arzalluz, Iraitz, Beitia

Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Ander, Iker Pastrian, Mendizabal

Azkenik, igandean partida hasi aurretik minutuko isilunea egingo da Txerloian zendu berri den Luix Errexilen omenez. Anaitasunako sendagilea den Jose Leon Arzalluzen aita eta, Anaitasunako jokalari diren, Mikel Arzalluz eta Xabier Soraluceren eta Preferente Mailako bigarren entrenatzailea den Iñigo Soraluceren aitona.