Beti Gazte hartzeko deialdia (Larunbata, 16:00)

Anaitasunak etxean baliatu beharko du sailkapenean aurrera pausua emateko. Jarraian datozen bi jardunaldi hauek Azkoitian jokatuko ditu Ohorezko Mailako taldeak. Lehena, Beti Gazte talde nafarraren aurka eta bigarrena Elgoibarren aurka. Bihar Beti Gazte talde nafarra hartuko du Txerloia futbol zelaian Anaitasunak. Arerio gogorra sailkapenari begiratuz gero. Anaitasunak baino bi puntu gehiago dituzte lesakarrek eta beraz biharko partidak garrantzi bikoitza du. Irabazi, hiru puntuak lortu eta honela hirugarren postuan kokatu, hori litzateke gauzarik onena, baina, gauzak zail jarriko dizkiote nafarrek Anaitasunari.

Txapelketa honetan gol gutxien jaso dituen taldea da Beti Gazte. Orain arte jokatutako 16 jardunaldietan 10 gol jaso dituzte soilik. Hori horrela, eta helburuak betetzearren hiru lan saio egin dituzte jokalariek aste honetan. Gaur izan da azkena eta entrenamenduaren ostean eman du biharko partidarako zerrenda Aitor Iturbe entrenatzaileak. Tomao eta Zialtzeta baja dira. Bosna txartel dituzte atzelariek eta partida bateko zigorra bete beharko dute. Hauen lekua Ioritz Badiolak eta Mendizabalek hartu dute. Hemen deialdi osoa:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Godoy, Zulaika, Ioritz Badiola, Landa, Alex

Erdilariak: Agirre, Unai Aranbarri, Iraitz, Aramendi, Mikel Pastrian, Beitia, IƱigo Arzalluz

Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Iker Pastrian, Ander, Mendizabal