Bergararako zerrenda (Larunbata, 16:00)

Bergaran jokatuko du bihar Anaitasunak. 20 punturekin 13. postuan daude bergararrak. Sei jardunaldi daramatza Bergarak partidarik irabazi gabe. Anaitasunak, berriz, sei galdu gabe. Bide horretan jarraitu nahi dute Aitor Iturberen mutilek, eta Agorrosin futbol zelaian hiru puntuak lortzeko asmo sendoarekin dira.

 DSC6817

Anaitasunak bigarren itzuli honetan etxetik kanpo jokatuko duen lehen partida izango da biharkoa. Hiru partida irabazi zituen lehen itzulian Txerloiatik urrun, eta goiko postuetan egoteko, etxetik kanpo garaipen gehiago lortzea beharrezkoa izango da. Lehen aukera bihar dute eta horretarako gaur eman du Aitor Iturbe entrenatzaileak partidarako zerrenda. Aurreko asteko deialditik aldaketa bat: Godoyk utzitako lekua Zulaikak beteko du. Hemen zerrenda osoa:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Zulaika, Tomao, Ioritz Badiola, Zialtzeta, Alex, Landa

Erdilariak: Unai, Agirre, Aramendi, IƱigo Arzalluz, Iraitz, Beitia

Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Ander, Iker Pastrian, Mendizabal