Urteko lehen deialdia (Larunbata, 15:30)

2015 urtea iritsi da eta futbolak berriz ekingo dio lehen asteburu honetan. Anaitasunak Hondarribiara egin beharko du bidaia, Hondarribia taldearen aurka lehiatzeko.

Denboraldi hasiera ez da nahi bezalakoa izan eta urte berriari hasiera ona eman nahi dio Aitor Iturbek zuzentzen duen taldeak. Horretarako 18 mutilez osatutako zerrenda osatu du entrenatzaileak. Joritz Badiola eta Joritz Mendizabal atera dira deialditik eta Alex eta Agirre azpeitiarrak sartu dira hauen ordez.

Hemen zerrenda osoa:

Atezainak: Asti, Xuban

Atzelariak: Godoy, Zulaika, Tomao, Zialtzeta, Landa, Alex

Erdilariak: Unai Aranbarri, Beitia, Mikel Pastrian, Agirre, IƱigo Arzalluz, Iraitz, Aramendi

Aurrelariak: Mikel Arzalluz, Ander, Iker Pastrian