Bazkide txartelak 2020-2021 eta Errege Kopako lehen partida Txerloian

Larunbat honetan emango diote hasiera partidu ofizialei Errege Koparekin Anaitasunako Hirugarren Mailakoek. Honekin batera, 2020-21 denboraldiko bazkide txartelen banaketari ekingo zaio.

 

Txartelak banatzerako orduan bi talde egingo dira, batetik guraso bazkideak eta bestetik bazkide arruntak.

Guraso bazkideen kasuan urtero egin ohi den bezala, bazkide txartela jokalariei emango zaie entrenamentu batean. Beraz, larunbat
honetan pasanden denboraldiko txartela sarreran erakustearekin nahikoa izango dute.

Bazkide arruntak aldiz, bi aukera izango dituzte txartelak eskuratzeko nahiz eta lehenengo aukera burutzea asko eskertuko genukeen.

Batetik, Azkoitiko plazan goizeko 11:30tik 13:00tara zuzendaritzako kide batzuk egongo dira txartelak banatzen. Bazkide berria egitea nahi duenak ere izango du aukera bertan egiteko.
MESEDEZ AUKERA HAU ERABILI AHAL BADUZUE!

Beste aukera Txerloain bertan 16:00tik aurrera jasotzea da. Ohikoa baino lehenago irekiko dira ateak bazkide txartelak banatzeko eta klubak ahalik eta goizen pasatzea eskatzen dio bazkideei jende pilaketak ekiditeko COVID-19a dela eta.

 ANAITASUNA VS URGATZI

Errege kopako partidaren harira, bazkideek doan izango dute sarrera baina gainerakoek sarrera ordaindu beharko dute.

Lagunarteko partidetan aipatu bezala, egungo egoera dela eta Txerloiaren edukiera %60koa izango da gehienez. Horretaz gain, ezingo da
partida zutik ikusi eta armailetan maskarila derrigorrezkoa izango da. Sarreran eskuak garbitu beharko dira eta zaletuen arteko distantziak mantentzea eskatzen da.

Lehentasuna beti bazkideek izango dute sarreran, baino hau 16:50ak arte soilik izango da. Hortik aurrera, sarrerak saltzen hasiko dira eta edukiera bete arte ateak irekita egongo dira.

Umeen kasuan ez da ohiko prozedura emango. Partidua hasi aurretik zelaira sartu nahi duten umeek sarrera erosi beharko dute beste edozein zale bezala. Lehentasuna bazkiedeek izango dute eta ondoren gainontzeko guztiak berdin tratatuko dira partida hasi arte. Bein partida hasita edo ilararik ez badago eta baimendutako pertsona kopurua ez bada bete, umeek doan sartzeko aukera izango dute.