2019/20 denboraldiko kuotaren zati bat jasotzeko aukera

2019/20 denboraldian bizi izan genuen egoera gorabeheratsuak aurrekaririk gabeko hainbat erabaki ekarri ditu.

 

 

C.D. Anaitasunako bazkideek, pasa den denboraldiko kuotaren zati bat jasotzeko aukera izango dutela erabaki dute burututako azken batzarrean. Neurri honek, bazkide arruntei zein gurasoei berdin eragiten die.

Hartutako erabaki hau martxan jartzeko unea iritsi da eta horretarako beharrezkoa izango da klubarekin harremanetan jartzea. Urriaren 1etik 8ra bitarteko epea egongo da zabalik 609 061 775 (Borja Maruri) zenbakira deitzeko eta arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara egongo da eskuragarri astelehenetik ostegunera bitartean.

2019/20 denboraldiko kuota ez jasotzea erabakitzen duten bazkideen dirua, Anaitasunan Covid-19ak eragindako gastuak ordaintzeko erabiliko da eta ezintasun ekonomikoa duten familiei laguntzeko.

 

Egingo diren itzulerak hauek izango dira:

 

Gurasoen kuota, lehenengo semea: 20 €

Gurasoen kuota, bigarren semea: 10 €

Bazkideen kuota arrunta + Guraso bazkidea: 20 €

Jubilatuen kuota: 10€

Gazteen kuota: 10€

 

Bazkide berri egin nahi duen edozeinek ere deitu dezake aipatutako ordutegi berdinean.