Ligako lehen partida eta bazkide txartelak 2020-21

Larunbat honetan emango diote hasiera ligari Anaitasunako Hirugarren Mailakoek. Honekin batera, 2020-21 denboraldiko bazkide txartelen banaketari ekingo zaio.

 

Bazkideek, bi aukera izango dituzte txartelak eskuratzeko nahiz eta lehenengo aukera burutzea asko eskertuko genukeen.

Batetik, Azkoitiko plazan goizeko 12:00tik 13:00tara zuzendaritzako kide batzuk egongo dira txartelak banatzen. Bazkide berria egitea nahi duenak ere izango du aukera bertan egiteko.
MESEDEZ AUKERA HAU ERABILI AHAL BADUZUE!

Beste aukera Txerloain bertan 16:00tik aurrera jasotzea da. Ohikoa baino lehenago irekiko dira ateak bazkide txartelak banatzeko eta klubak ahalik eta goizen pasatzea eskatzen dio bazkideei jende pilaketak ekiditeko COVID-19a dela eta.

 

 ANAITASUNA VS SODUPE

Larunbatean emango diote hasiera Hirugarren Mailari Soduperen aurka, bizkaitarrak bosgarren denboraldia jarraian izango dute aurtengoa maila honetan jokatzen baina gorrixek indartuta iristen dira kopako sailkapena lortuta.

Orain arteko partidetan aipatu bezala, egungo egoera dela eta Txerloiaren edukiera %60koa izango da gehienez. Horretaz gain, ezingo da partida zutik ikusi eta armailetan maskarila derrigorrezkoa izango da. Sarreran eskuak garbitu beharko dira eta zaletuen arteko distantziak mantentzea eskatzen da.

Lehentasuna beti bazkideek izango dute sarreran, baino hau 16:50ak arte soilik izango da. Hortik aurrera, sarrerak saltzen hasiko dira eta edukiera bete arte ateak irekita egongo dira.

Umeen kasuan ez da ohiko prozedura emango. Partidua hasi aurretik zelaira sartu nahi duten umeek sarrera erosi beharko dute beste edozein zale bezala. Lehentasuna bazkiedeek izango dute eta ondoren gainontzeko guztiak berdin tratatuko dira partida hasi arte. Bein partida hasita edo ilararik ez badago eta baimendutako pertsona kopurua ez bada bete, umeek doan sartzeko aukera izango dute.