Errege Kopan sailkatzeko aldia jokatuko du Anaitasunak

Euskadiko Futbol Federakundeak jakitera eman du Errege Kopan sailkatzeko egutegia eta bertan izango da Anaitasuna.

Hirugarren Mailara igotzeak ez dakar igoeraren saria soilik. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian Ohorezko Mailan txapeldun izandakoen artean, partidu bana jokatuko dute elkarren aurka eta irabazlea Errege Kopako kanporaketan bat gehiago izango da.

Urriak 3an jokatuko dute lehen partida gorrixek arabarren aurka. Asteazkenean, Urgatzi eta Aurrera de Ondarroaren arteko neurketa lehiatuko dute, eta Urriak 11an falta den partida jokatuko dute gureek ondarrutarren etxean.

Arauei dagokionez, talde bakoitzak 5 aldaketa burutu ahal izango ditu eta partidu bakoitzaren amaieran 5na penalti botako dira.

Arabako ordezkaria, Urgatzi K.K. 2010ean sortu zen eta eta 10 urteren ondoren historian lehenengo aldiz Hirugarren Mailara igotzea lortu du. Pasa den urtean Amurriorekin lehia eztua izan zuten baina jokatu ziren 25 partiduetatik 22 irabazi eta 1 berdinduta Arabako onenak izan ziren.

Bizkaiko ordezkaria aldiz, C.D. Aurrera de Ondarroa, aski ezaguna da lurralde mailan. 1921ean sortu zen kluba eta 3 urte Ohorezko Mailan eman ondoren 2019/20 denboraldian lortu zuten igoera berriro. Ondarrutarrek jokatu zituzten 24 partiduetatik 12 irabazi eta 10 berdinduta nahikoa izan zuten Elorrio baino puntu bat gehiago lortu eta igoera bermatzeko.