Lorea Rueda, Euskal Ligakoen bigarren fitxaketa!

Lorea Rueda Eizmendi (Errezil, 1998) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.

 C.D. Anaitasuna eta Lorea Rueda akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Ruedak, Lagun Onak-en egin ditu urte gehienak nahiz eta Zarautzen ere egin dituen bi urte. Euskal Ligan badu esperientzia, 2015/16 eta 2016/17 denboraldietan jolastu zuen Zarautzekin, azken honetan igoera lortuz. Errezilgo 21 urteko gaztea, gorrixen atzeko lerroa indartzera dator. Ongi etorri Lorea!

Ibon Orbeak, Emakumezkoen Futbol koordinatzaileak, aurkeztu du Lorea Rueda Txerloian.