Plaza Berri Sport, Anaitasunaren hornitzaile nagusi berria

C.D. Anaitasuna eta Plaza Berri Sport azkoitiko kirol denda, akordio batera iritsi dira, azken hau hurrengo denboraldiari begira klubaren hornitzaile nagusietako bat izan dadin. 

 Irudian, Plaza Berri Sport-eko Roberto Arabaolaza eta CD anaitasunako lehendakaria den Pedro Urdapilleta

Covid-19ak arlo guztietan sortu duen krisialdia dela eta, C.D. Anaitasunak, herriko denda txikien aldeko apustua egitea erabaki du hurrengo denboraldiari begira. Gauzak honela, lehen kanpotik ekarri ohi zen materiala, Roberto Arabaolaza azkoitiarraren Plaza Berri Sport dendatik ekarriko ditu talde azkoitiarrak 2020/21 denboraldian. Hemendik aurrera, gorrixen merchandising-a zein arropak, azkoitiko denda horretan bertan eskuragarri izango dituzue.