Euskal Ligako neskak denboraldi berria prestatzen hasi dira

Aste honetan bertan hasi dira Euskal Ligako neskak 2020/21 denboraldia prestatzen.

Beste urte batez, Zubizarretak gidatuko duen taldeak, buru belarri ekin dio hurrengo denboraldia prestatzeko aurredenboraldiari. Oraindik ezer garbirik ez dagoen honetan, gorrixek aurrez finkatutakoarekin jarraitzea erabaki dute, etortzear den denboraldian lortu nahi diren helburuak gauzatzeko asmoz.