Maialen Agirre, Euskal Ligako lehen errefortzua!
Maialen Agirre Castillok (Zumarraga, 1996) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.
C.D. Anaitasuna eta Maialen Agirre akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Agirrek, Urolan eman zituen bere futbol ibilbideko lehen urteak eta geroztik, Hernani eta Euskal Ligan punta puntan ibili ohi den, Goierri Gorrin aritu da. Zumarragako 24 urteko gaztea, gorrixen atea indartzera dator. Ongi etorri Maialen!
Ibon Orbeak, Emakumezkoen Futbol koordinatzaileak, aurkeztu zuen Maialen Agirre Txerloian.