Batzar Orokor berezia
Egoerak eskatutako neurri guztiak errespetatuz, pasa den ostiralean, ekainaren 19an, Anaitasunaren urteko Batzar Orokorra izan zen Elkargunean.
Batzarra, hain berezia izan den denboraldi honetan, klubak egindako hobekuntzak eta denboraldiak berak sortu izan dituen zalantzak argitzeko aukera eman zuen tartea izan zen.
Hobekuntzen arloan, San Juan futbol zelaian, aldagelei eta ur beroaren instalazioei dagozkien aldaketak azaltzeaz gain, Txerloiko epaileen aldagela berria eta zelai artifizial zatia izan ziren hizpide. Hala eta guztiz ere, klubak hobekuntzekin jarraitzeko asmoa dagoela helarazi zien bertaratu zirenei.
Bestalde, klubaren egoera ekonomikoaz hitz egiteko aukera ere izan zen batzarrean. Denboraldia uste baino lehenago bukatu izanak klubeko kontuetan izan duen eragina zuzendaritzarekin batera ikusi eta aztertzeko aukera izan zuten guraso eta bazkideek. Puntu honekin berarekin, aurtengo kuoten etorkizunaz eta hurrengo denboraldikoen inguruko solasaldia izan zuten bertan zirenek. Zuzendaritzak, bi aukera posible luzatu zituen: kuoten zati bat datorren denboraldian bazkide eta guraso denei bueltatu edo bakoitzak har dezala erabakia bueltatu edo ez. Beti ere baldintza berdinetan diru kopuruari begiratuz. Bigarren aukera izan zen bozkatuena eta gainera ez bueltatzea erabakitzen dutenen diruarekin diru poltsa bat egitea erabaki zen datorren denboraldian, krisi ekonomikoa dela eta, zailtasunak dituzten familiei ekonomikoki laguntzeko.