Jon Aranda, etxera bueltan da!

Jon Arandak (Azkoitia, 1993) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.

C.D. Anaitasuna eta Jon Aranda akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Arandak  Anaitasunan egin zituen bere futbol ibilbideko lehen urteak kadete mailan Errealak fitxatu zuenera arte. Sansen jokatzera iritsi zen azkoitiarrak, makina bat talde igaro ditu hirugarren mailan baina, azken bi urteak 2ºB mailan eman ditu Durangon eta Arenasen jokatu duelarik. Aurretik esandakoa gutxi balitz ere, atzelari azkoitiarra, bere garaian Espainiako Selekzioarekin deituta egon zen sub-17 talderako. Ongi etorri berriro Jon!

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduraduna eta Jon Aranda Txerloian.