Aitor Barbarin, laugarren fitxaketa

Aitor Barbarinek (Zegama, 1999) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.

C.D. Anaitasuna eta Aitor Barbarin akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. "Barba"k  Antiguokon eman zituen kadeteetako eta jubeniletako urteak, senior kategorian Beasainera joan zenera arte. Beasainen, hirugarren mailan urtebete egin ostean, Ordizian eman ditu azken bi urteak ohorezko mailan. Zegamarra, gorrixen lehen taldearen defentsa zein erasoa indartzera dator eskuin aldetik. Ongi etorri Aitor!

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduraduna eta Aitor Barbarin Txerloian.