Markel Ilzarbe, mutilen hirugarren fitxaketa

Markel Ilzarbe GarcĂ­ak (Bergara, 1990) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.

C.D. Anaitasuna eta Markel Ilzarbe akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Ilzarbek  Bergarako maila guztiak pasatu zituen arren, hirugarren mailan egindako ibilbidea etxetik kanpo egin zuen. Hala nola, Aretxabaletan eta Eibar "B"n. Eskuin aurrelaria gorrixen lehen taldearen erasoa indartzera dator.

  

Josu Juaristi kirol arduradunak aurkeztu du Ilzarbe Txerloian.