Unai Aranbarri, etxera itzuliko da!
Unai Aranbarri Muruak (Azkoitia, 1993) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.
C.D. Anaitasuna eta Unai Aranbarri akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Erdilari azkoitiarrak Anaitasunako maila guztiak pasatu zituen alebin mailan hasi eta lehen taldera iritsi zen arte. Duela bi urte, Anaitasuna utzi eta Beasain talderako bidea hartu zuen gorrixen kapitaina zenak. Azken bi denboraldiak Unaik Beasainen egin dituen arren, datorren denboraldian berriz ere bere betiko taldean eta bere betiko alkondara gorriarekin arituko da azkoitiarra. Txerloira itzultzeko erabakia hartu du, bere betiko taldea defendatu eta orain arte ikasitako guztiaz gure taldea taularen goikaldean kokatzeko asmoz. Ongi etorri berriro etxera Unai!
Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak gaur aurkeztu du Unai Aranbarri Txerloian.