Batzar orokorra egingo den arren, Gorrixen egunik gabe geratuko gara

Anaitasunaren denboraldi amaierako batzar orokorra hurrengo astean egingo den arren, ekain amaierarako aurreikusita zegoen Gorrixen Egune, bertan behera geldituko da.

Batzar orokorra, ekainaren 19an

Ekainaren 19an, ostirala, izango da Anaitasunaren aurtengo Ohiko Batzar Orokorra. Batzarra Elkargunean izango da, 19:00etan, Herriko Plaza aretoan eta bertan denboraldi honetako eta datorreneko hainbat puntu izango dituzte aztergai Zuzendaritza Batzordeko kideek. Gaur egungo egoera kontuan izanda, Batzar Orokorrean ere, segurtasun neurri guztiak errespetatuko dira. Gauzak honela, maskarilen erabilera derrigorrezkoa izango da eta horrelakorik izan ezean, antolakuntzak berak, aretoan jarriko ditu maskarilak eskuragarri.  

Batzar-Orokorra 2018

Gorrixen Egune, bertan behera

Une ona bazen ere lortutakoak gogoz ospatzeko, Covid 19ak gure nahiak zapuztu ditu. Pandemia eta honek ekarri dituen neurriak medio, Anaitasunan jokatutako guztien omenez egiten den eguna bertan behera uztera behartuta ikusi gara.  Hala eta guztiz ere, gure talde guztien esfortzua txalotzeko eta eskertzeko modu alternatiboak bilatzeko lanetan jarraitzen dugu. 

Joseba-Gorrixen-Egune