Mikel Ruiz, hirugarren mailako taldearen lehen fitxaketa

Mikel Ruiz Azkuek (Zarautz, 1995) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.

C.D. Anaitasuna eta Mikel Ruiz akordio batera iritsi dira, azken honek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Atezain zarauztarrak  Zarautzeko maila guztiak pasatu zituen, 2017/18 denboraldian Sestao River-era iritsi zen arte. Bi denboraldi eman zituen talde bizkaitarrean eta 2018/19 denboraldian talde bizkaitarrean jasandako lesioa sendatze lanetan ibili da 2019/20 denboraldian. Sendatze prozesuaren ostean, 100%ean dator gorrixen lehen taldera.  

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak Txerloian aurkeztu du Mikel Ruiz.