Futbol eskolako izen-emate prozesuaren aldaketa
Hurrengo denboraldian, Anaitasunako Futbol eskolan izen-emateko aukera zabalik dago jada, baina hau burutzeko prozesuan aldaketa nabarmena egongo da.
Covid-19aren ondorioak jasaten ari garen honetan, ezinezkoa zaigu aurreko urteetan egin izan ohi genuen guraso bilera egitea. Gauzak honela, bertan, Anaitasunako Futbol eskolaren nondik norakoak azaldu eta izen-ematea egiten bagenuen ere, aurten, 2010 eta 2011an jaiotako mutilen zein 2009, 2010 eta 2011an jaiotako nesken izen-emate prozesua email bidez burutu beharko da. Horretarako, bidali email bat Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora, bertan honako datuak helaraziz:
Haurraren Izen-abizenak:
Jaiotzadata:
Gurasoedotutorearen izena eta kontaktuzenbakia:
Ikastetxea:
Atezainedojokalari gisa eman nahi du izena?:
Eskolazkanpokobesteekintzarenbateanizenaemangoaldu?(Baiezkoabada,zertan?)
Bestelako edozein zalantza izanez gero, idatzi lasai lehen aipatutako helbide elektronikora. Animatu zain izango gaituzue eta!