Xabi Artetxek Anaitasunako Hirugarren Mailako taldea zuzentzen jarraituko du

C.D. Anaitasunak eta Xabier Artetxe entrenatzaileak akordioa lortu dute gizonezkoen lehen taldea beste urte batez zuzentzeko.

 

Argazkian Pedro Urdapilleta lehendakaria eta Artetxe, azken honen entrenatzaile gisako lehen aurkezpenean.

Artetxeren kontratua denboraldi amaieran bukatzen zen, baina entrenatzaileak gizonezkoen lehen taldea gidatzen jarraitzeko erakutsi duen borondatearen ondorioz, eta klubak horrela erabakita, gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea izango da aurrerantzean ere azkoitiarra.

Azkenengoz Hirugarren Mailan egon gineneko 21. jardunaldian hartu zuen entrenatzaile kargua Artetxek, Txerloian, Alaves B taldearen aurka jokatutako partidan. Harrezkero, Anaitasunako gizonezkoen lehen taldea gidatzen dihardu azkoitiarrak. Aurtengo denboraldi berezi honetan, Ohorezko Mailako lehen postuan lortu dute eta gauzak honela, Hirugarren Mailara itzuli gara Artetxe eta bere talde guztiaren eskutik.