Gorka Zubizarreta Emakumezkoen Euskal Ligan beste urtebetez

C.D. Anaitasunak eta Gorka Zubizarreta entrenatzaileak akordioa lortu dute emakumezkoen lehen taldea beste urte batez zuzentzeko.

 

Argazkian, Pedro Urdapilleta lehendakaria eta Zubizarreta , azken honen lehen aurkezpenean.

Zubizarretaren kontratua denboraldi amaieran bukatzen zen, baina entrenatzaileak emakumezkoen lehen taldea gidatzen jarraitzeko erakutsi duen borondatearen ondorioz, eta klubak horrela erabakita, Euskal Ligako nesken taldeko entrenatzailea izango da aurrerantzean ere azkoitiarra.

Aurtengoa bigarren denboraldia zuen Zubizarretak taldea gidatzen, eta nahiz eta denboraldia egoera berezi batean amaitu den, Euskal Ligako taldea hamaikagarren postuan geratu da, 27 punturekin.