Hirugarren mailan gaude!

Anaitasunako Ohorezko Mailako taldea, hirugarren mailako talde izatera igaro da! Federazioak erabakia plazaratzeko zain egon beharra izan dugun arren, orain bai, orain ozen esan genezake, gure mutilek mailaz igotzea lortu dutela!

Bart gauean federazioak jakinarazi zigun, denboraldia bertan behera geratu eta sailkapeneko lehen postua gurea izanda, 2019/20 denboraldiko txapeldun izan garela. Ondorioz, COVID-19ak hain berezi egin duen denboraldi honetan, HIRUGARREN MAILARA igotzea lortu dugu. Hala eta guztiz ere, tentuz jokatu beharra genuen eta Federazioak berak, atzo hitzartutakoa plazartu arte, itxarotea erabaki dugu.

Denboraldia amaitzeko desioa egoerak galarazi badigu ere, aurtengo helburua lortu dute gureek eta Azkoitiko herriaren izena hirugarren mailara eraman dute. Mila esker, denboraldi osoan zehar Txerloiko harmailetatik gure taldeak animatu dituzuen guztioi, hurrengoaren esperoan geratzen gara...

Zorionak beraz guztioi eta ea laister guztiok batera ospatzeko moduan gauden, baina bitartean... JOSI KOLORE GORRIZ ZUEN ETXEKO BALKOIAK! AUPA ANAI!