Udarako eskaintzak Anaitasunako kideentzat, Izpi Optikan

C.D. Anaitasunako jokalariek, gurasoek eta bazkideek hainbat abantaila izango dituzte 2019. urtean, Izpi Optikan.

C.D. Anaitasunako jokalariei, familiei eta bazkideei zuzendutako abantailak egingo ditu Izpi Optikak aurtengo urtean ere. Horretarako, amaitu berri den denboraldiko C.D. Anaitasunaren bazkide txartela erakustea nahitaezkoa izango da optikaren egoitza bisitatzean. Deskontu bereziak, ikusmen azterketak eta lentillen egokitzapenak doan egingo ditu Izpi Optikak, besteak beste.

izpi-optika-12

Hogei urte baino gehiago daramatza Izpi Optikak ikusmena eta entzumena zaintzen eta aholkuak ematen. Analisi optiometrikoak egiten ditu, diagnostiko eta tratamendu egokia eskaintzeko. Azken aurrerapen teknologikoak ditu optikak bere zentroan, bezeroen ikusmen egoera baloratzeko. Adituak dira ikusmen terapian eta haur ikusmenean.

izpi-optika-2

Izpi Optika Julio Urkixo etorbideko 8. zenbakian dago kokatuta. Astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara bitartean; zapatuetan 09:30etik 13:00etara. Bestela, deitu 943 85 25 11 telefono zenbakira. Ez galdu aukera, eta bisitatu Azkoitiko Izpi Optika!

izpi-optika-13