Saioa Murua, komunikazio arduradun berria

Datorren denboralditik aurrera, Saioa Murua izango da C.D. Anaitasunako komunikazio arduradun berria.

Andoni Saioa

Saioa Muruak hartuko du Andoni Elduaien orain arteko komunikazio arduradunaren lekukoa Anaitasunan. Bost urteren ondoren Anaitasunako ibilbidea ixtea erabaki du Elduaienek. Orain arteko lanari jarraipena emateko eta hazten jarraitzeko asmoz, 2019-2020 denboralditik aurrera Saioa Muruak hartuko du bere lekua. Elduaienek berak aurkeztu zuen Murua, Txerloian.

Hamabost urtetan egindako lanak eskertu nahi dio Anaitasunak Elduaieni, eta zorterik onena opa dio etorkizunerako. Eskerrik asko eta zorte on, Andoni!