Bajak mutilen lehen taldean

Beñat Landak, Aitor Zulaikak, Xuban Badiolak, Ander Pastrianek eta Jon Letamendiak datorren denboraldian ez dute Anaitasunako mutilen lehen taldean jokatuko, arrazoi desberdinengatik.

ESKERRIK-ASKO-MUTILAK ONA

Anaitasunako Futbol Zuzendaritzak datorren denboraldirako mutilen lehen taldeko bajak komunikatu ditu. Beñat Landak, Aitor Zulaikak eta Xuban Badiolak futbola uztea erabaki dute. Ander Pastrianek Elgoibarren jokatuko du hurrengo denboraldian. Jon Letamendia, berriz, Suediara doa urtebete egitera Erasmus programatik. Anaitasunak erakutsitako esfortzua eta konpromezua eskertu nahi die jokalariei, eta onena opa die etorkizun pertsonalean eta profesionalean. Zorte on, lagunok!