2019ko Gorrixen Eguneko omenaldiak, ikusgai
Joan den zapatuan, ekainak 29, 2019 urteko Gorrixen Egune ospatu genuen Joseba Jatetxean.
Sari banaketaren ondoren, taldekideek eta Zuzendaritzako kideek omenaldia egin zieten BeƱat Landari, Aitor Zulaikari eta Xuban Badiolari. Hirurei buruz hitz egiten zuen bideoa egin zioten taldekideek, eta bideoan esandako hitzak jasotzen dituen koadro bat ere oparitu zioten bakoitzari. Zuzendaritzak, berriz, plaka bat entregatu zien. Andoni Elduaien gaur arteko komunikazio arduradunari ere bideoa omenaldia, bertsoa eta opariak eman zizkioten. Zuzendaritzak, bestalde, Anaitasunaren harmarria duen egur bat oparitu zion Elduaieni.