Modurik onenean agurtu dugu denboraldia

Atzo, zapatua, Gorrixen Egune ospatu genuen familia gorrixek. Joseba Jatetxean bildu ginen alebinetatik hasi eta talde nagusietara arteko jokalariak, Zuzendaritzako kideak eta klubaren babesleen ordezkariak.

IMG 4047

Bazkaria giro jatorrean egin zuten gorrixek, eta ondoren ohiko sari banaketa egin genunen. Urtean zehar gol gehien sartu dituen jokalaria eta gehien nabarmendu den talde bakoitzeko jokalaria saritu zituen klubak. Omenaldiak ere izan ziren. BeƱat Landa, Aitor Zulaika eta Xuban Badiola jokalariek taldea uzten dutela eta, bere taldekideek eta klubak omenaldia eta opariak egin zizkieten. Bideoa ere eskaini zien hitz dotorez lagunduta. Andoni Elduaien komunikazio arduradunak ere agur esan zuen atzokoan eta hari ere bideoa eta opariak eman zizkieten.

IKUSI ARGAZKI GUZTIAK.