Zelaiari arnasa ematen

Gaur hasi dira Txerloiako zelaian urtero egiten den oxigenazio tratamenduarekin.

Txerloiako udal futbol zelaiko belarrari arnasa ematen hasi dira gaur, oxigenazio tratamenduarekin. Traktore batek zelaian zuloak egin eta belar kiribilak altxatzen dituen bitartean, beste traktoreak kiribil hauek jasotzeko lana egiten du. Egun batzuk pasata,  zelaia hondarrarekin estaliko dute, eta gero, belar hazia zelai guztian zabalduko dute. Hemendik hamabost egunera, berriz, ongarria zabalduko dute zelaian, eta belar txarren aurkako tratamendua egitearekin batera.