Bilera asteartean Futbol Eskolako haurren gurasoekin

Anaitasuna Futbol Eskolako neska-mutilen gurasoekin bilera egingo du datorren asteartean, ekainak 18, 18:30ean, Elkargunean. Bilera egingo da egutegia, ordutegia eta bestelako zalantza guztiak uxatzeko. Horregatik, gurasoei bilerara joateko deia egin nahi die klubak. 2009-2010 jaiotako mutilen gurasoei eta 2008-2009-2010 urteetan jaiotako nesken gurasoei zuzenduko zaie bilera informatiboa.

Bileran izango dira Futbol Eskolako arduradunak eta Pedro Urdapilleta klubeko presidentea, besteak beste. Eurak izango dira eskolaren nondik norakoak azalduko dituzten klubeko ordezkariak. Anaitasunako Futbol Eskolan urtetik urtera geroz eta ume gehiago ari dira lehen ikasketa prozesuak egiten. Datorren denboraldian ere, txikienek futbolarekin gozatzen jarraitzeko aukera izango dute igande goizeko lan saio eta partiden bitartez.