Gorka Zubizarretak Euskal Ligako nesken taldea gidatzen jarraituko du

C.D. Anaitasunak eta Gorka Zubizarreta entrenatzaileak akordioa lortu dute emakumezkoen lehen taldea beste urte batez zuzentzeko.

ZUBIZARRETA LUZAPENA

Zubizarretaren kontratua denboraldi amaieran bukatzen zen, baina entrenatzaileak emakumezkoen lehen taldea gidatzen jarraitzeko erakutsi duen borondatearen ondorioz, eta klubak horrela erabakita, Euskal Ligako nesken taldeko entrenatzailea izango da aurrerantzean ere azkoitiarra.

Amaitu berri den denboraldian ekin zion Zubizarretak Euskal Ligako nesken entrenatzaile lanari. Mailari eutsi dio taldeak bigarren itzuli bikain baten ondorioz. Aurten 35 puntu batu dituzte gorrixek, hamar neurketa irabazita, bost berdintuta eta hamabost galduta. 55 gol egin ditu Zubizarretaren taldeak eta 80 jaso.