Mikel Juaristi, Anaitasunaren kirol zuzendari berria

Mikel Juaristi Ibarbia da Anaitasunaren kirol zuzendari berria.

Anaitasuna akordio batera iritsi da Mikel Juaristi Ibarbia azkoitiarrarekin, Anaitasunako kirol zuzendari berria izateko. Gazteen, Gorengoen eta Ohorezko Mailako mutilen mailako kirol koordinatzaile lanak egingo ditu aurrerantzean Mikel Juaristik.

Anaitasunako jokalaria eta gazte mailako taldeetan kapitaina izan zen Mikel Juaristi entrenatzaile izateko urratsak eman aurretik. Anaitasunan, besteak beste, gazte mailako mutilak Euskal Ligara igo zituen 2009-2010 denboraldian. Gorengo mailako taldearen entrenatzaile ere izan zen gero, baina Anaitasuna utzi eta Soraluzen aritu zen hasteko, eta Bergaran ondoren. Datorren denboralditik aurrera bere etxera itzuliko da kirol zuzendari lanak egitera.