Josu Zubizarreta, Anaitasunaren lehen fitxaketa

Josu Zubizarretak (Azkoitia, 1995) Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian.

C.D. Anaitasuna eta Josu Zubizarreta akordio batera iritsi dira, azken horrek datorren denboraldian Anaitasunan joka dezan. Ezker hegaleko jokalariak Anaitasunako maila guztiak pasatu zituen alebin mailan hasi eta Ohorezko Mailara iritsi zen arte. Duela bi urte Anaitasuna utzi eta Elgoibar talderako bidea hartu zuen. Azken bi denboraldiak Elgoibarren egin ditu Zubizarretak. Datorren denboraldian berriz ere bere betiko taldean eta bere betiko alkondara gorriarekin arituko da azkoitiarra.

Josu Juaristi Zuzendaritzako kirol arduradunak gaur aurkeztu du Josu Zubizarreta Txerloian.

 MG 6309