Anaitasuna, Azpeitia Cup txapelketan

Ostiralean eta zapatuan Anaitasunako 2008ko mutilek Azpeitia Cup txapelketan parte hartu zuten. Gure mutilek, zaleek eta gurasoek lagunduta giro polita jarri zuten Azpeitiko Garmendipen.

Anai-Azpeitia-Cup-2019

Ostiralean, 18:00etan, hasi zuten txapelketa Gazte Berriak taldearen aurka, eta 1-1 berdindu zuten. Zapatuan jokatu zituzten gainerako hiru neurketak. Gimnastic de Manresa taldearen aurka zuten hasteko, eta 1-2 galdu zuten azken unean. Lehen mailako Levante eta Betis taldeen aurka, berriz, 0-6 galdu zuten.