Infantil neskak, Azpeitia Cup txapelketan

Datorren ostiralean, ekainak 14, hasiko da Azpeitia Cup infantil nesken txapelketa. Ostiralean eta zapatuan jokatuko dituzte partidak.

Infantil-neskak-Azpeitia-Cup

Euskal Herriko eta Espainiako 36 talde elkartuko dira Azpeitian. Seigarren multzoan egokitu dira 'gorrixek', Villarreal, Tolosa, Urdaibai, Bilboko Merced eta Intxaurdi taldeekin batera. Hamasei taldeko lortuko dute aurrera egitea; multzo bakoitzek lehen bi sailkatuek eta hirugarren gelditutako lau talde onenak. Horiekin lau taldez osatutako lau multzo osatuko dituzte. Multzo bakoitzeko lehena sailkatuko da igandean 12:10ean jokatuko dituzten finalerdietara. 12:45ean, berriz, hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko neurketak jokatuko dituzte, eta final nagusia 13:15ean.

Anaitasunaren ordutegiak

Ostiralean, 17:00etan, hasiko da txapelketa. Anaitasunaren lehen hitzordua 19:00etan izango da, zelai artifizialeko 3 zenbakiko zelaian. Urdaibai taldearen aurka arituko dira gure mutilak lehen neurketan. 20:00etan, berriz, Tolosaren aurka jokatuko dute 1 zenbakidun zelaian. Zapatuan, 09:00etan, jokatuko dute hirugarren neurketa. Intxaurdi taldearen aurka jokatuko du Anaitasunak, 4 zenbakiko zelaian. 13:00etan, Bilboko Merced taldea izango dute aurkari neskek 1 zenbakidun zelaian, eta 18:00etan, Villarreal taldea 3 zenbakidun zelaian.

Ostirala

19:00etan, Anaitasuna-Urdaibai

20:00etan, Tolosa-Anaitasuna

Zapatua

09:00etan, Anaitasuna-Intxaurdi

13:00etan, Anaitasuna-Bilboko Merced

18:00etan, Villarreal-Anaitasuna